Search
Askotan gertatu den bezala, talde baten bukaerak beste baten hasiera suposatzen du.
BIRLE taldea 2009ko udan jaio zen Birlen, Mungiatik 2 kilometrora (Euskal Herrian). Taldeekideek, Gudik,Garik,Roberrek eta Aitorrek beste talde batzutan parte hartua zutenek, euren lehen diska izango dena grabatzea erabakitzen dute euren lokalean. 2010 urtearen hasieran James Morgan ezagutu zuten. Honek “Magic Box” izeneko estudio bat montatzeko asmoa zuela jakitean, diskaren nahasketa eta masterizazioa berarekin egitea erabaki zen. Martxoan zehar egin zen lan hori eta azkenik, “Landmotion”-ek diseinu grafikoa egin ondoren, maiatzean “Bidea da helmuga” izeneko diskak argia ikusi zuen.

2010 eko maitzetik aurrera, hainbat kontzertu emateko aukera izan zuten diska berria aurkezteko.

2011 urte amaieran, Ibilialdia antolazten zuen “Itxaropena” ikastolak abesti leihaketa bat antolatu zuen. Parte hartzea aukeratu zuten eta buru belarri jarri ziren “Argitu du” abestia garaiz idatzi eta grabatu ahal izateko. Ahalegin guzti hoiek bere emaitza izan zuten, leihaketako finalista geratu bait ziren. Sari gisa, 2012 ko ekainean ospatu zen Ibilaldian kontzertu bat eman zuten.

2012 ko bukaeran abesti berriak grabatzeko garaia zela erabaki zuten. Azkenengo urteetan idatzitako abesti eta ideaiak aztertu ondoren, lau kanta aukeratu zituzten. 2013ko Martxoan, abestiak landuta zeudela ikusi zutenenan, berriz ere Magic box estudiora jo zuten, grabazio prozesu osoari ekiteko. Horren emaitza, Ardatzak izeneko EP bat izan zen.
Close

Press esc to close.
Close
Press esc to close.
Close

Connecting to your webcam.

You may be prompted by your browser for permission.